Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Oñatiko Ertarako San Migel Errota

Oñatiko Ertarako San Migel Errota

  • Museoaren kartela

San Migel Errota-Museoak jatorrizko elementuak ditu batetik, beste toki batzuetatik ekarritako piezak ere bai eta multzo hori osatze aldera, jatorri ezberdinetako ereduei kasu eginez, elementu berriak ere egin dira.

Udalherria: Oñati

Lekua:  Oñati

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Oñatiko Turismo Bulegoa

San Juan Kale 14 (frente a la Universidad de Sanct (20560) Oñati

Telefonoa: 943783453
Weba: http://www.oinati.org
Emaila: turismo@oinati.org

Bulegoko Ordutegia

Apiriletik - Irailera
Lanegunetan: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30
Larunbatetan: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 18:30
Igandeetan: 10:00 - 14:00

Urritik - Martxora
Lanegunetan: 10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00
Larunbatetan: 11:00 - 14:00
Igandeetan: 11:00 - 14:00

Oñatiko San Migel errota San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen, eta bere patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten. XV. mendean, gutxienez hiru errotaren jabe ziren, bailaran zehar zeudenak, Olaldekoa, (herriko familia ahaltsu bati saldua: Lazarragatarrak), Linatzibarkoa eta San Migel errota; azken bi hauek 1440an eta 1432an agirietan jasota agertzen dira hurrenez hurren. Jaunaren nekazariek eta beraien lursailak edo etxeak monasterioaren lurretan zituztenek derrigorrez San Migel errotara joan beharra zuten ehotzera. Jaunaren eskubide hau zama handia zen nekazarientzat, horregatik egin zioten aurre, bai desobedientziaz eta bai auzitan arituz. Kasu honetan, Kondearen instalazioetan ehotzeko obligazioaren aurkako lehen auzia 1482koa da, 1583an, 1627an, 1658 eta 1741ean behin eta berriro berrekinez. Gai honen inguruan, nekazarien eta Kondearen arteko azken hitzarmena 1787a arte egon zen indarrean. mende horietan zehar ehotze-eskubidea eta kondeek hamarrena jasotzeko zuten eskubidea lotuta egon ziren, elizaren patroi izateagatik.

XlX. mendean zehar jarraitu zuen lanean errotak baina gero eta larriago, ez jaun-ondasun erara, kondeen jabetza pribatu gisa baizik. 1899an industria erroldan, horregatik pentsa daiteke lanari utzia zela baina eutsi egin zion egitura hidraulikoari eta beste industria mota batean erabilgarria zen. San Migel errotaren kanaleko uraren aprobetxamenduak hainbat arazo eta eragozpen eragin zituen XVlll. eta XlX. mendeetan, izan ere herri guneko etxe eta ortutan zehar baitzihoan, baina mesedegarri ere izan zen. Santa Anako mojek, esate baterako, ortuan erabiltzen zuten ur hori eta irabazi handia zekarren horrek, baina tarteka arazoak ere izaten zituzten, 1773an jasan zuten uholdea kasu, ubidean tapoia sortuz urak gainezka egin baitzuen komentuaren eraikinaren gainetik. San Migel errotak izan zuen beste erabilera bitxi bat ere, hain zuzen Lekunberrin zegoen "Baiñuetxe" bati ura ematearena. XlX. mendearen erdi aldera arte jardun zuen hark, zehazki 1859an hiru bainuontzi zituen.

1905ean Santa Ana Komentuko mojek erosi egin zioten San Migel errota Juan Gordoa y Perea jaunari; berak hilabete batzuk lehenago erosia zion Oñatiko Kondesaren ahaldunari. Berrikuntza lan garrantzitsuak egin ziren 1923 eta 1926 artean ubidean eta turbina berria jarri zen; 1929an lehengo San Migel errota "aroztegi-zerrategi" gisa ari zen lanean. Horretan, beste errota askoren bideari jarraitu zion, izan ere XX. mendearen lehen hamarkadetan, egitura hidraulikoaz baliatuz zerrategi edo eta zentral elektriko txiki bilakatu baitziren. Hasiera batean zerrategiak indar hidraulikoarekin bakarrik ziharduen baina gero argindarraren laguntzarekin. Turtikinak 1960an funtzionatu zuen azken aldiz urarekin. Oñatiko Udalak 1983an erosi zion Santa Ana komentuari San Migel errota izandakoa eta 1997an bertan etxebizitzak egiteko behera bota zen, etxabean irina egiten zen garaiko aztarna arkeologikoak mantenduz.

Jatorrizko elementu gisa azpimarratu beharrekoak dira kokapena eta asmakuntzaren egitura orokorra: aldapara edo errota mugiarazteko erabiltzen zen ura biltzeko deposituak iraun egiten du, nahiz ubidea edo kanala desagertu egin den. Bistan dago irina egiten erabili zen azken errotarria nahiz eta hautsita dagoelako ezin izan diogun probetxua atera. Artoa ehotzeko harriak eta bere turbina, eta harriak aldatzeko garabi-besoa Bergarako Narbaizabolu-Goikoa errotatik ekarritakoak dira, baita gariarentzakoak ere. Zurezko turtikina hondatuta zeukatenez, pago zurez berregin da, jatorrizkoaren kopia eran. Toberak edo kaxak, kono alderantzikatuen itxuran, berriak egin dira Lastur-ko (Deba) Lastur-Goikoa errotakoak eredutzat hartuta; tobera horietan biltzen da harrira jausi aurretik irin bihurtuko den alea.

Ehoketaren prozesu osoa ikusi ahal izateko, ehotarrien multzoetako bati gainean duten kaxa kendu zaio. Era berean, turtikinen funtzionamendua dago agerian, uraren indarrez ardatzak eta harriak biraka jarriz alea ehotzeko era azaltzen duena.

Ordutegia:
Ekaina-iraila: astelehenetik igandera 09:30-14:00-15:30-19:00
Familian "San Migel errota martxan" asteazkenenta eta ostiraletan 17:00etan.
Edozein bisietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Informazio eta Bisita Gidatuak:

  • OÑATIKO TURISMO BULEGOA
    San Juan kalea, 14
    20560 - OÑATI
    Telefonoa: 943783453
    Posta elektronikoa: turismo@oinati.org
    Web orria: http://www.oinati.org



Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb